Actualidad del centro

Kulturarteko proiektua: Amerikako Estatu Batuak

 26/03/2021

Eskolako Zeregin Ikasketa Gelako ikasleok, geure Proiektu Interkulturalarekin aurrera goaz. Hilabete honetan, Ameriketako Estatu Batuei buruzko hainbat gauza interesgarri ikasi ditugu;

esaterako, ba al zenekiten AEBtan, 1920ean, Lege Lehorra sartu zela indarrean 1933ra arte? Lege honek alkoholaren fabrikazioa, inportazioa eta salerosketa debekatzen zuen.

Beste datu harrigarri bat ia guztiok ezagutzen degu eta honako hauxe da: presako janaria da gehien kontsumitzen den janaria, nahiz eta kalitate eskasekoa izan. Izan ere, zabor janari terminoa ere erabili ohi da elikagai hauentzako, epe luzera, osasunerako dakartzaten arriskuengatik. Geure gelan, plastilinazko hanburgesak, arrautza frijituak etab. sortu ditugu. Guzti honekin hainbat arlo landu ditugu; adibidez: geografia eta historia, elikadura osasungarria eta sormena.

Esta página utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias. Si continúas navegando, sin modificar la configuración, consideramos que aceptas su uso. Puedes modificar la configuración en cualquier momento.